Belaunaldi desberdinetako artisten lanak erosi dituzte. Barikuan onartu zuen Reina Sofiako Batzorde Irakunkorreko patronatuak erosketa; guztira 400.000 euro inguruko inbertsioa egingo du Kultur eta Kirol Ministerioak, ohar batean azaldu dutenaren arabera.
Martinezek eskulturen bidez ikertzen du, eta intimitatearen ideia garatzen saiatzen da forma abstraktuen bidez; eskulturen espazioetan oso garrantzitsua da, baita ere, intimitatea. Artista izateaz gainera, kudeatzaile kulturala ere bada durangarra. Hainbat proiektu kulturaletan parte hartu du, eta hainbat sari eta beka jaso ditu proiektuak garatzen jarraitzen, bai Espainian, baita nazioartean ere.