Protestarako deia, beharrezko osasun baliabideak berma daitezen eskatzeko

Anboto 2023ko mar. 28a, 15:27

LAB sindikatuak deituta, osasun langileek kontzentrazioa egingo dute barikuan, eraikinaren aurrean, 12:00etan.

Aurreikuspenen arabera, joan zen domekan "hiru medikuk" eskaini behar zuten zerbitzua Landakoko osasun zentroan, baina LAB sindikatuko kideen berbetan "bakarra" baino ez zen egon pazienteen zerbitzura. Sindikatuaren arabera gisa horrelako egoerak bizi dituztela adierazi dute. "Sarri, erizainak egon ohi dira mediku lanetan", zehaztu dute. Hori dela eta, osasun langileek kontzentrazioa egingo dute bariku honetan Landakoko osasun zentroaren aurrean, LAB sindikatuak deituta. Protesta 12:00etan izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!