Doinuzahar kamara abesbatzak kontzertua eskainiko du Durangon

Anboto 2023ko mar. 28a, 09:43

Bere ibilbideko 40. urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko du Durangoko San Frantzisko elizan. Domekan izango da ikuskizuna, 19:00etan. 

Abesbatzak A lo divino programa aurkeztuko du emanadi honetan. Beraien errepertorioan ohikoak diren konpositoreen piezez gainera, koru-musikako beste proposamen garaikide batzuk ere aurkeztuko dituzte, ohar batean adierazi dutenaren arabera. 

Doinuzahar abesbatza 1982an sortu zuten. 1985tik 2014ra bitartean Jose Luis Ormazabal izan zen zuzendaria; haren ostean, Jesus Egiguren konpositorea eta Laura Nardi irakaslea iritsi ziren. 2018tik Urko Sangronizek zuzentzen du abesbatza. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!