Larrialdi zerbitzuek hiru behargin artatu dituzte aldamiotik behera jausi eta gero Durangon

Anboto 2023ko mar. 27a, 13:19

Lan istripua 12:00ak aldera gertatu da Durangoko Arandoño Torre kalean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lan istripu bat gertatu da eguerdi honetan, Durangon. Hiru behargin aldamiotik behera jausi dira Arandoño Torre kaleko obra batean. Osasun zerbitzuek lekuan bertan artatu dituzte langileak. Euretako bat, larrien dagoena, Gurutzetako ospitalera eraman dutela jakinarazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!