"Har Hik etarrak" taldea izan zen garaile Berbaro elkarteak antolatutako Labur Esanda film laburren lehiaketan

Anboto 2023ko martxoaren 27a

Zapatu gauean egin zen Labur Esanda film laburren lehiaketaren emanaldia, Plateruenean. Dozenaka pertsona bertaratu ziren emanaldira eta giro ezinhobean. Lehiaketan 8 taldek izena eman bazuten ere, azkenean 5ek aurkeztu zuten film laburra.

Parte hartzaileek 24 ordu eduki zituzten film laburrak grabatzeko, baldintza hauekin.

Gaia: Zain egotea

Objektua: Xaboi burbuila

Esaldia: Zenbat eta gordinago, hobeto

Epaimahai Durangaldeko hiru adituk osatu zuten: Ainhoa Zabarte, Xabier Zabala eta Ainhoa Olaso. Hauek izan ziren saritu ziren lanak:

Talde irabazlea (300 €): Har Hik Etarrak taldearen 'Parisera'.

Bigarren saria (200 €): Zaharraz harro taldearen 'Iguriki'.

Hirugarren saria (100 €): Urkiola taldearen 'Gauza sinpleenak'.

"Datorren urtean ere IV. edizioa egiteko gogoz gaude Berbaron, eta modu horretan euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntzan gure aletxoa ipintzen jarraitzeko", azaldu dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!