31 kantu lehiatu dira Abesti Feministen V. txapelketan

Anboto 2023ko mar. 21a, 10:57

6 artista saritu dituzte: Laztana Laztana eta Eneko Longarte bakarlariak, Insomnia eta Sweet Rage taldeak eta Uxue Kerejeta bakarlaria. Jaialdia zapatuan jokatu zen Plateruenean. 

Joan zen zapatuan, Abesti Feministen V. lehiaketa jokatu zen Plateruenean. Aurtengo edizioan 31 kantu lehiatu dira, eta euretako 12 azkenengo fasera sailkatu ziren, hau da, Plateruenean eskaini beharreko zuzeneko emanaldira. Udal iturriek adierazi dutenez, zapatuko finalean 170 bat lagun batu ziren jaialdiaz gozatzeko. Honako hauek izan dira edizio honetako irabazleak:

  • 30 urtetik beherako bakarlarien kategoria Laztana Laztanak irabazi zuen Welcome nire Akelarrera abestiarekin. 
  • 30 urtetik gorako bakarlarien saria Eneko Longartek eskuratu du Hegal Askeak abestiarekin.
  • 30 urtetik beherako taldeen saria Insomnia talde durangarrak irabazi zuen Loratzen abestiarekin.
  • 30 urtetik gorako taldeetan, Sweet Rage talde abadiñarrak irabazi zuen, Gizon Zuri kantuarekin.
  • Euskararen saria Uxue Kerejeta bakarlariak irabazi zuen.
  • Publikoaren saria Insomnia taldeak irabazi zuen. Martxoaren 7tik 18ra egindako bozketan, boto gehien jaso zituen taldea izan zen Insomnia.

Irabazle guztiek 600 euroko saria irabazi dute. Aipamen berezia jaso duten onuradunek 150 euroko saria jaso dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!