"Durango, tontolapikoen hiriburu"

Aritz Maldonado 2023ko mar. 21a, 11:16

Apirilaren 7an Tontolapiko eguna ospatuko dute Durangon, egun osoko egitarauagaz. Topaklown jaialdiaren ordezko bezala antolatu zuten iaz lehendabizikoz, eta eduki zuen arrakasta ikusita, aurten ere antolatu dute. 

Apirilaren 7an egingo duten Tontolapiko eguna aurkeztu dute gaur Durangon. Udalak, San Agustin kulturguneak eta Ganso & Cia konpainiak antolatu dute. Adin guztietarako umorezko ikuskizunak eskainiko dituzte egun osoan zehar, Aurora Abasolo parkearen inguruetan. "Guztiok daramagu inozo bat barruan, norbait tuntuna, baina ezkutatzen saiatzen gara; apirilaren 7an, baina, guri erakusten digun jendea dago", azaldu du Gorka Gansok. Iazko arrakasta errepikatzeko helburua dutela azaldu dute Ane Abanzabalegi eta Jorge Varela zinegotziek. "Durango ez da geratuko Aste Santuan umorerik eta pailazokeriarik gabe". Arantza Arrazola San Agustin kulturguneko arduragunak Los Galindos konpainiaren MDR ikuskizuna nabarmendu du; kulturguneak bere 25. urteurrena dela eta jaialdiari egin dion "ekarpena" izan da. Ikuskizun hau ere doakoa izango da, baina egunean bertan sarrera erreserbatu beharko da.  

Horrez gainera, zuzeneko musika -The Farra Marching band taldeagaz- eta foodtruck bat - Kemekomo- egongo dira. Euria eginez gero, Landako Gunean egingo da jaialdia. 

 

EGITARAUA

 

  • 12:00-14:00 / 17:00-20:00 (20 minutuko paseak izango dira): Adrian Conderen La petite caravane.
  • 12:30ean Parena konpainiaren Siroko.
  • 18:00etan La Nordikaren Candido
  • 19:30ean Tontolapiko Kabareta. Bea Egizabalegaz, Badut taldeagaz eta Noche Dieguez taldeagaz.
  • 21:00etan Los Galindosen MDR.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!