Andra Mariko zubian egindako probaren ostean, Durangoko Udalak herriko beste hainbat zubitako barandetan ipiniko ditu sare metalikoak. Instalazio horiekin, zikinkeriak errekan bukatzea ekidin gura du Udalak. Lanek 14.000 euroko aurrekontua dute eta Aste Santurako dena martxan izatea gura dute.
Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek 40 metro sare-metaliko ipiniko dituzte Laubidetako zubian. Udalak 320 metro instalatuko ditu Montevideo kaleko zubian eta Oiz, San Agustinalde eta Landako kaleetako barandetan.