"Ba ote dago umoreari buruzko testurik euskal literaturan? Ez ote da euskal literatura tristea, umore gabea? Egon badago, hainbat testu ditugu aukeratuta eta betiko moduan sortzaileek aukera izango dute euren testuak edo bestelako sorkuntzak azaltzeko; bertso, abesti, kopla, antzerki zein dantza. Beti ere umorez. Umore on edo txarrez", diote antolatzaileek oharrean.
Kartelaren egilea, aurreko edizio guztietan bezala, Imanol Larrinaga da.
EGITARAUA
- Martxoak 22, eguaztena, 19:00etan, Beatriz Egizabalen Baobo ahozko narrazio saioa, Bizenta Mogel bibliotekan.
- Apirilak 21, barikua, 19:00etan, Ane Labakaren hitzaldia: Umorea disekzio-mahaian: nork, nondik, nola?, Arte eta Historia museoan.
- Maiatzak 5, barikua, 17:00-20:00 bitartean, jendaurreko irakurraldi girotua, Benita Uribarrena parkean (eguraldi txarra eginez gero, Plateruena antzokian.