Bihar, martxoaren 21a, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Data hori oinari hartuta, Durangaldeko hainbat eragile Andra Mariko elizpean batu zen zapatu arratsaldean. Pankartak zabalduta Arrazakeriaren kontrako mezuak zabaldu zituzten kalean. Eskualdeko honako eragile hauek parte hartu zuten mobilizazioan: Ghana United, Virgen del Cisne, Ceiba, Andereak, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma, Zaldibarko Jendeak, Atxondoko Harrera, Hemendik Harantz, Durangoko Parte Hartze Tailerra eta Zabaltzen Sartu.