Durangoko Fumbarri enpresan kaleratutako langilea "berriz hartzeko" eskatu du CCOO sindikatuak

Anboto 2023ko mar. 17a, 14:06

Gaurko protesta ekitaldiko irudia.

Gaur protesta ekitadia burutu dute enpresaren aurrean.

Iazko abenduan, Durangoko Fumbarri enpresako mantenimendu saileko langile bat kaleratu zuten eta CCOOren ustez erabaki hori "neurriz kanpokoa" izan da. Ondorioz, langilea "berriro hartzeko" exigitu dute gaur eguerdian enpresaren aurrean egindako elkarretaratzean. Enpresako mantenimendu sailean "deslokalizazio" prozesu bat ematen ari dela eta "azpikontratatutako gero eta langile gehiago" daudela ere salatu dute  enpresako sail sindikaleko Eduardo Bidegurenek eta Langile Batzordeko kidea den Antonio Montillak.

Enpresako Langile Batzordea bost ordezkarik osatzen dute: LABek hiru ordezkari ditu eta USOk eta CCOOk bana dituzte. Gaurko protesta CCOOk burutu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!