Aurten urteurren berezi bi daude. Batetik, Río de Orok hamar urte betetzen ditu. Bestetik, 2023an 50 urte bete dira Fronte Polisario mugimendua eratu zenetik. Ildo horretatik, Durangoko maiatzeko jaira Emakume Sahararren Elkarteko hainbat lagun etorriko dela azaldu zuen Mikel del Arcok. "Egun berezia eta polita izango dela uste dugu eta herritar guztiei parte hartzeko deia egiten diegu", gehitu zuen. Plateruenaren kanpo aldeko parkean hainbat ekintza egingo dute.
Bertsio lehiaketa
Bestalde, Plateruena barruan musika taldeen bertsio lehiaketa egingo dute. Lehiaketara aurkezten den talde bakoitzak musika talde bakarraren bertsioak joko ditu 15etik 20 minutura artean iraungo duten kontzertuetan. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du.