Herria Auzo Elkarteak eta Aramotz berritzeko obra batzordeak jai txiki bat egingo dute zapatuan, auzoa eraberritzeko lanak hasiko direla ospatzeko. Aspaldiko eta gaur egungo argazki erakusketaz gainera, luntx bat eta musika izango dituzte. Ospakizuna 12:00etan hasiko dute, Aramotzeko plazan.
Aramotz berritzeko proiektuak hainbat atal ditu. Euretariko bat da Durangoko Udalaren eskumenekoa da. Udalak auzoko urbanizazio inguruak berritzeko obrak atera zituen lehiaketa publikora, 2.207.000 euroko aurrekontuagaz. Beste atala, etxebizitzetako irisgarritasuna eta energia efizientzia hobetzeko lanei dagokiena, bizilagunek kudeatuko dute. Europar Batasuneko Next Generation funtsak baliatuko dituzte horretarako. Espainiako gobernuak 3,6 milioi euroko ekarpena egingo dio proiektuari, Europako funtsei eskerrak.