Durangoko EAJk "premiazko neurriak" eskatu ditu Durango Kirolak-eko grebalarien arazoa konpontzeko

Anboto 2023ko mar. 15a, 16:22

Hilabete joan da Durango Kirolak-eko azpikontratutako langileek greba mugagabea hasi zutenetik.

Durangoko EAJk ez du uste gobernu taldea nahikoa egiten dabilenik arazoa konpontzeko. "Berriz ere esango dugu premiazko neurriak hartu behar direla egoera hori konpontzeko. Izan ere, greban dauden langileez gain, kaltetu handienak zerbitzu oso eskasa duten erabiltzaileak dira", adierazi du Jon Sergio zinegotzi jeltzaleak ohar batean.

Durangoko EAJ eraginpeko langileekin "behin baino gehiagotan" batu dela diote. "Murrizketak salatzen eta zerbitzuan hobekuntzak eskatzen ari gara 2020tik, baina beste behin ere gobernu talde honek ez dio entzungor egiten oposizioari bakarrik, baita langileei eta zerbitzuaren erabiltzaileei ere. Berriz diogu beharrezkoa dela azpikontratutako enpresari, zerbitzua egunero ematen duten Durango Kirolak-eko langileei eta erabiltzaileei gehiago entzutea", gehitu du Jon Sergiok. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!