Julia León kantari espainiarra Durangon egongo da, Podemos-Ahal Duguk antolaturiko topaketan

Anboto 2023ko mar. 14a, 13:29

Kantariak David Hernández alkategaiarekin egingo du topaketa, martxoaren 24an, Podemos Ahal Duguk Goienkalean daukan lokalean. Bukaeran pintxo-potea egingo dute.

Hernándezen berbetan, Julia León frankismoko "egoera politiko eta soziala salatzera ausartu" zen, abesti-protesta deituriko korronte musikalaren baitan. "Askatasunaren irrikaren ondorioz, demokraziaren eta adiearazpen askatasunaren" alde egin zuen, garai hartako beste hainbat kantarirekin batera. Orain, Durangon antolaturiko topaketa honekin, Podemos Ahal Duguko kideek "kulturaren bidez demokraziaren alde borrokatu zuten" pertsonak aldarrikatu gura dituzte. Topaketa irekia da eta martxoaren 24an izango da, Podemos Ahal Duguk Goienkalean duen egoitzan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da. Bukaeran pintxo-potea egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!