Erika Mugartegik eta Arai Lejardik irabazi zuten atzo Winters Series txapelketako finala

Anboto 2023ko mar. 14a, 09:08
Atzoko finaleko podiumak (Argazkiak: Eraman Jai Alai)

Beste behin lepo bete zen Ezkurdi Jai Alai pilotalekua. Sarrera guztiak agortu ziren.

Finaletako protagonista guztiek harmailetako giroak merezi moduko ikuskizuna eskaini zuten kantxan. Emakumeen Winter Series-ean Erika Mugartegi eta Arai Lejardi geratu ziren txapeldun, Maite Ortiz de Mendibili eta Maialen Aldazabali joko bi irabazita: 15-14 /15-13. Markina-xemeindarrek bikote sendoa osatzen dutela erakutsi dute txapelketa osoan zehar eta finala ez zen salbuespena izan. Mugartegik, txapelaz gainera, finaleko jokalaririk onenaren saria irabazi zuen eta Lejardik Aldundiak emandako 'Bizkaia Kirolak 2023' saria jaso zuen.

Gizonen finalean, berriz, Erkiaga Barandikari nagusitu zitzaion: 15-13 / 15-12. Erkiagak bere ohiko klaseagaz jokatu zuen, baina Barandikak estu hartu zuen partiduko hainbat unetan.

 

 
 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!