EAJk "kezkatuta" begiratzen dio "delituen gorakadari", bere esanetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 20.000 biztanletik gorako udalerrien artean Durango delako delituen hazkunde handiena izan duen herrietako bat. Horregatik guztiagatik eta azkenaldian herriko negozioetan "hainbat lapurreta" egon direlako, neurriak hartzeko eskatu diote gobernu taldeari. Otsailean egindako osoko bilkuran bertan, Josune Escota zinegotziea delituen gorakadaren aurrean zein neurri hartuko zuen galdetu zion gobernu taldeari. Oraindik "erantzunik jaso ez" duela dio EAJk. "Gelditasun horren aurrean, hutsik dauden plaza guztiak betetzea eta Durangon udaltzain gehiago egotea" proposatu dute, "beste agente batzuekin lankidetzan". Jeltzaleen berbetan Durangon %43,26 igo ziren arau-hausteak 2020 eta 2021 bitartean.