Martxoko eta apirileko egitaraua aurkeztu du Plateruenak

Anboto 2023ko mar. 9a, 11:47

Olaia Inziarte

Zapatuan, hilak 11, Olaia Inziartek eta Hofe 4:40 artistek kontzertua eskainiko dute. 22:00etan hasiko da. Horrez gainera, Trenak ekarritakoak dokumentala aurkeztuko dute, eta Neomak, Sua, Delirium Tremens eta La Excavadora taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. 

Trenak ekarritakoak dokumentala Txelu Angoitak zuzendu du. Ekitaldia, ostera, Jon Maiak aurkeztuko du; martxoaren 24an izango da. Xabier Aburruzaga trikitilariak, Gaspar Rodriguez flamenko gitarristak, Aritz Lasarguren eta La Jara dantzariek ere parte hartuko dute. Apirilaren 1ean Neomak eta Sua taldeek kontzertua eskainiko dute; Delirium Tremens eta La Excavadorak, ostera, apirilaren 21ean joko dute Platerunan.  

Kontzertuez gainera, Durangoko V. Abesti feministen lehiaketa egingo dute martxoaren 18an; Andraguneak antolatu du lehiaketa. Apirilaren 28an, Jam Sessiona egingo dute, Bartolome Ertzilla Musika Eskolaren 40. urteurrenaren ospakizunaren baitan. 

Sarrerak Durangoko Arte eta Historia Museoko txarteldegian eta Kutxabanken erosi ahalko dira, 12 euroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!