Zapatuan Naiz Market azoka egingo dute Ezkurdin, 30 postu baino gehiagorekin

Anboto 2023ko mar. 9a, 18:00

Merkatu alternatibo honek eskualdeko eta inguruetako ekintzaileen postuak batuko ditu.

Durangoko Naiz Market azoka alternatiboak 7. aldia egingo du zapatua honetan. Nobedade nagusia da Andra Mariko elizpean barik, Ezkurdin egingo dutela. 30 postutik gora jarriko dituzte 10:30etik 19:30era.

Honako postu hauek egongo dira:

  • Arima Basque Brand: arropa eta osagarriak.
  • Halo, bitxiak eta poltsak.
  • I.b. soaps: osagai naturalekin egindako produktu kosmetiko eta kandelak.
  • La galga menta: osagarriak (poltsak, belarritakoak…). Eskuz egindako diseinu propioak.
  • Enara Artesania: belarritakoak eta buztin polimerikoz egindako bitxiak.
  • Irama_nineu: ehun-osagarriak.
  • Ongizate: ehunak eta bitxiak.
  • Matxetenekua: buztin polimerikoz egindako bitxiak.
  • Izarbe: osagarriak.
  • AGTZ: kamisetetan egindako arte grafikoa.
  • Garbidogi: katu eta txakurrentzako elikadura naturala.
  • LilRousse: Eskuz egindako arropa eta osagarriak.
  • Sinergias Kármicas Aromaterapia: kosmetika, perfumeak, aho-hortzetako osasuna…
  • Estudio de la Nieta: eskuz egindako bitxiak.
  • Flamenca y Morada: motxilak, poltsak, gerriko poltsak…
  • Gura Brand: arropa.
  • Gigil Design: bitxiak, batez ere.
  • Maite del Olmo: haur-arropak eta osagarriak.
  • Mañeko: gozogintza eta ogia.
  • Ione Iruretagoiena: kamisetak, kirol-jertseak, poltsak.
  • Ciaobellaido: bitxiak.
  • Aine: bitxiak eta osagarriak.
  • Ai Ene: motxilak, totebag, belarritakoak.
  • Háica Nana: Mexikoko osagarriak eta artisautza.
  • Victoriosa: arropa eta osagarriak.
  • Baby Mundua: haur-arropa eta osagarriak.
  • Gala Bombers eta totebag.
  • Oeo Margot: emakumeen moda eta osagarriak.
  • Garyus: vintage arropa.
  • Anaitzi: metakrilatozko belarritakoak, bitxiak eta poltsak.
  • Bruna y Olvido Bolsos: eskuz egindako telazko artidaiutza poltsak.
  • Acme1 Bolsos: poltsak…
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!