Aimar Aiartzaguena Euskadiko txapeldun geratu da judoan, junior mailan

Anboto 2023ko mar. 6a, 12:47

Aimar Aiartzaguena podiumaren gorenean, Erandion.

Durango Judo Taldeko judolariak 81 kiloz apziko kategorian lortu du urrezko domina.

Atzo, junior mailako Euskadiko Judo Txapelketa lehiatu zuten Erandion eta, 81 kilora arteko pisuan, Durango Judo Taldeko Aimar Aiartzaguena geratu zen txapeldun. Joseba Reguillaga gipuzkoarrak eta Alex Crespo arabarrak osatu zuten podiuma.

Atzoko garaipenagaz, otsailaren 18an Iruñean lehiatuko den iparraldeko fasean aritzeko txartela eskuratu zuen. Horrez gainera, Espainako txapelketako azken faserako sailkatuta dago dagoeneko, kopen ranking-a lehenengo postuan amaitu duelako.

Konare, European Cup-era begira

Bestalde, Deniba Konare durangarrak Junior European Cup txapelketan parte hartuko du otsailaren 25ean Espainiako selekzioagaz. Hitzordu garrantzitsu hori prestatzeko, Madrilgo errendimendu altuko zentrora joango da egun batzuetarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!