Saioak atzerritarrei eta atzerritarrekin loturak dituzten herritarrei zuzenduta daude (familiakoak, lanekoak eta abar).
Atzerritartasun orokorra
- Martxoaren 10ean izango da, 18:00etan, Elkartegian. Berbaldia Eusko Jaurlaritzako Arreta Juridikorako Biltzen zerbitzuak eskainiko du.
Etxeko langileen araudia
- Martxoaren 26an izango da, 18:00etan, Elkartegian. Oskar Vellisca abokatuak eskainiko du berbaldia.
Ziurtagiri digitala
- Martxoaren 27an, 15:00-17:00 bitartean eta apirilaren 28an, 11:30-13:30 bitartean. Saioak Zabaltzen-Sartun izango dira (Murueta Torre 8)-
Nazionalitatea: Izapidea
- Ekainaren 9an, 18:00etan, Elkartegian. Berbaldia Eusko Jaurlaritzako Arreta Juridikorako Biltzen zerbitzuak eskainiko du.
Era berean, eta atzerritarren harrera eta integrazioa sustatzeko helburuarekin, etorkinen kolektiboarentzat interesgarriak izan daitezkeen eta haien gizarteratze zein laneratze prozesuetan eragina duten beste gai batzuei buruzko informazio saioak egingo dira. Besteak beste, borondatezko itzulera, Internet enplegua bilatzeko tresna gisa, ziurtagiri digitalak, tituluen homologazioa edota osasun sistemarako sarbidea izango dira. Interesatuak inmigrazioa@durango.eus helbidera idatzi edo 94 465 70 91 telefonora deitu beharko dute.