June Urrutikoetxea eta Amaia Zarrabeitia trinketeko Bizkaiko txapeldun, Durango ordezkatuz

Anboto 2023ko mar. 5a, 11:49

Atzo jokatu zuten finala, Abadiñoko Tornosolo trinketean.

June Urrutikoetxea durangarrak eta Amaia Zarrabeitiak Bizkaiko trinkete txapelketa irabazi zuten atz,o Abadiñoko trinketean. Durangoko eta Gernikako pilota eskoletan dabiltza, hurrenez hurren eta Durango ordezkatuz jokatu zuten.

Santurtziko Itsasalde taldeko Azkona eta Marijuan bikotearen kontra irabazi zuten finala. Durangoko ordezkariek oso partidu serioa jokatu zuten eta hasiera-hasieratik aurretik joan ziren. Ligaxkako partiduan gehiago izan ziren aurkariak (28-30), baina atzo nagusitasunez gailendu ziren Urrutikoetxea eta Zarrabeitia: 40-17. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!