Bartolome Ertzilla Gazte Orkestrak Musika-Música jaialdian parte hartuko du

Anboto 2023ko mar. 3a, 14:43

Musika Eskola eta Kontserbatorioko 15 ikaslek osatzen dute orkestra, 13-18 urte bitarteko ikasleak guztiak, eta Eunate Zarrabeitia irakasleak zuzentzen du.

Bartolome Ertzilla Musika Eskolako eta Kontserbatoriko Gazte Orkestra aurten ere Musika-Música jaialdian izango da Musikari Gazteak sailean. Jaialdi entzutetsu hau, Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, martxoaren 3an, 4an eta 5ean.

2002an antolatu zuten estreinakoz eta ordutik, prestijio eta ospea bereganatuz joan da edizioz edizio, mundu mailako musikari ezagun eta garratzitsuenek parte hartzen dutelarik. Jaialdi berezia da Musika-Musica jaialdia, izan ere edizio bakoitzean musikaren historiari dagokion garai, gai zein konpositorea izaten du ardatz. Aurtean NOTAK & LETRAK izango du izenburu eta ardatz. Era berean, 3 egunean zehar eguerdian hasi eta iluntzeraino izaten dira kontzertuak,

Bartolome Ertzillako Orkestrak Euskalduna Jauregiko Kioskoan joko du martxoaren 4an, eguerdiko 12:50ean, telemann eta Meyerren obrak interpretatuz eta euskal literatura eta musikari keinua eginez. Musika Eskola eta Kontserbatorioko 15 ikaslek osatzen dute orkestra, 13-18 urte bitarteko ikasleak guztiak, eta Eunate Zarrabeitia irakasleak zuzentzen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!