Eneko Diez durangarra Espainiako Txapeldun grappling diziplinan

Maialen Zuazubiskar 2023ko mar. 3a, 13:32

Valentzian jokatutako txapelketatik bi dominarekin itzuli da Eneko Diez, urrezko domina batekin eta brontzezko domina batekin. 

Asteburuan Valentzian jokatutako Espainaiko Grappling Txapelketan Eneko Diez durangarrak domina bi eskuratu ditu. Madrilgo Chekmat taldean dabilen eta eskualdean dagoenean Matienako BSG taldean entrenatzen duen durangarra bi modalitatean ibili da: kimono modalitatean eta kimonorik gabekoan.

Estatuko borrokalari onenetarikoa den eta etorkizun handia duen gazteak garaipena kimonodun txapelketan eskuratu zuen. Durangarrak bost borrokaldi irabazi zituen. Kimonorik gabeko txapelketan, berriz, Diezek brontzezko domina lortu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!