Toledokoa txapelketa erreferentea da estatu mailan. Joan zen asteburuan parte hartutako 20 kluben artean, Wadokan izan zen dominarik gehien eskuratu zuenetarikoa. "Emaitzen gainetik, gure kirolariek erakutsitako jarrera eta borondatea azpimarratu gura ditugu", adierazi dute klubetik.