Mocker´s taldeak disko berria iragarri du martxorako

Anboto 2023ko ots. 23a, 11:05

@SaraEstebez

Argi egin izango da Mocker´s durangarren hurrengo lanaren izena. Martxoan kaleratuko dute, eta hiru abestitan 22 minutuko "bidaia espantsiboa" proposatuko dute.

Oreka ahula diskoagaz egin zuten bezala, Andaluziara jo du hirukoteak lan berria grabatzeko; Curro Urebagaz grabatu dute El Palmargo Trafalgar estudioetan. Nahasketak, ostera, Wim Bultek (Motorpsycho...) egin ditu, Herbehereetako Inline estudioetan.

"Datozen asteetan" zuzenekoen aurkezpen datak iragarriko dituztela azaldu dute sare sozialetan. "Izatea bidaia arrotza bilakatzen da zenbaitetan, geldiezina dirudien amildegira garamatzan abiadura handiko trena balitz bezala. Haatik, dena galduta dirudien arren, ezereza ere bada zerbait. Bidea nonbaitetik hasi behar delako, toki hori hutsune absolutua bada ere. Horregatik, tren horren zama lehertzea erabaki dugu oraingoan, egoera irauli, horrek higadura eder bat sortzen badu ere: Argia egin mundu honetan geratzen zaizkigun egun guztietan. Bizitza iragankorra baita, eta ez du itxaroten".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!