Durangoko Udalak garbiketa eta segurtasun zerbitzua indartuko ditu Inauteriei eta 40 Minutu Rock musika jaialdiari begira. “Durango garbi eta seguru mantentzeko aurreikuspenarekin lan egin nahi dugu. Dena den, herria garbi eta seguru mantentzeko modurik onena norberak hasten du, gazteak zein helduak izan. Guk, gure aldetik, herria garbi argitzeko erramintak jarriko ditugu”, Iker Urkiza eta Jorge Varela zinegotziek azaldu dutenez.Udaltzaingoak ere dispositiboa handituko du datozen egunetarako. Gainera, segurtasun plan bat egin da Ertzaintzarekin batera.