Gaur irekiko ditu ateak Cristina Gutierrez Meursen 'Egiteke duguna' erakusketak

Aritz Maldonado 2023ko ots. 10a, 18:00

Garazi Arriabalaga museoko zuzendaria, Ane Abanzabalegi zinegotzia, Cristina Gutierrez artista eta Ima Garrastatxu alkatea.

Haur lapurtuen gaia ardatz duen erakusketa montatu du Cristina Gutiérrez Meursek; Gutierrez Meurs artista, idazlea eta ekintzailea da. "Haur lapurtuak ez ezik, amatasuna edota indarkeria matxista bezalako gaiak landu ditut".

Ez da lehenengo biderra artistak bere lanak Durangoko museoan erakusten dituena. Hain zuzen ere, Sorginak erakusketaren baitan parte hartu zuen baita ere, 'Ignifuga' piezagaz. "Toki berezia da niretzako, eta Garazigaz oso gustora lan egiten dut, gainera. Nik buruan nuen bezala gauzatu ahal izan dut erakusketa; espero dut bisitaria probokatzea, eta hausnartzera gonbidatzea". Garazi Arrizabalaga Arte eta Historia museoko zuzendariak gaurkotasuna duten gaiak artean islatzeak duen garrantzia nabarmendu du. "Haur lapurtuen gaiak urrunekoak dirudien arren, 80.eko eta 90.eko hamarkadetan kasuak egon dira hemen bertan ere, eta garrantzitsua da horiek ezagutzera ematea, baita artearen bidez ere". Horrez gainera, Espainian 2023 hasi besterik egin ez den arren, zortzi emakume hil dituztela salatu du Arrizabalagak. "Horregatik da garrantzitsua horrelako gaiak lantzea, hauei buruz berba egitea". Ane Abanzabalegi zinegotziak ere nabarmendu du artearen bidez horrelako gaiei oihartzuna emateak zelako garrantzia duen. 

Erakusketa beheko solairuan eta bigarrenean kokaturik dago. Martxoaren 19ra arte egongo da ikusgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!