Binakako txapelketako partidu erabakigarri bi, Durangon

Joseba Derteano 2023ko ots. 10a, 12:00

Durangaldeak Ados elkarteko binakako esku pilota txapelketako beste jardunaldi bat hartuko du. Otxandioko eta Izurtzako jaialdien ondoren, zapatu honetan Durangoren txanda izango da. San Faustoko pilotalekuak partidu bi hartuko ditu, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa da.

Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarra izango da protagonistetariko bat. Oihana Orbegozok eta biek Andrea Aldaregia eta Ane Mendiburu izango dituzte aurkari. Beste partiduan Zabaleta-Agirre eta Iturriaga-Galeano bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Ruiz de Infantek eta Orbegozok bostetik hiru partidu irabazi dituzte orain arte eta final-laurdenetan izango dira. Partidu biren faltan, laugarren daude sailkapenean eta bigarren geratzeko borrokatuko dira; aurreneko biak zuzenean sailkatzen dira finalerdietarako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!