Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Durangon hainbat lapurreta egitea egotzita

Anboto 2023ko ots. 9a, 18:08

34 eta 43 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak gaur, Lasarte-Orian eta Donostian “behintzat” lapurretan egin dutelakoan. Iturri berdinaren arabera, ikerketa zabalik dago “azken asteotan Euskadin egindako antzeko beste lapurreta batzuetan” inplikatuta egon daitezkeelako.

Ikerketaren arabera, “bumping” edo “impresioning” izenez ezagutzen diren metodoak erabili dituzte. Gaur eguardian jarri dituzte atxilotuak Durangoko epaitegian epaileen esku.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!