Durangoko Udalak bere ibilgailu flota berritzeko inbertsioa egin du. 125.000 euroan, lau auto elektriko berri erosi dituzte Obra Brigadako beharginek erabili ditzaten. Hiru Peugeot d-Rifter eta Toyota Proace Electrik bat dira ibilgailu berriak. Udal agintariek "jasangarritasunaren eta karbono aztarnaren murrizketaren alde" egin dute.