Durangoko Udalak bizikleten aparkaleku kopurua handituko du mugikortasun "segurua eta irisgarria" lantzeko asmoz. Ohar bidez adierazi dutenez, aparkalekuok "lagungarriak" izango dira "bizikletak etxean utzi ezin dituzten pertsonentzako". Herri "jasangarriagoa eta atseginagoa" egitea gura dutela eta, bidegorrien sarea handitzeko diseinua amaitzen dabilela jakinarazi dute. Bestalde, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek metalezko sareak ipiniko dituzte erreka inguruetako baranden behealdean, haizeak mugitutako kaleko objektuek uretan amaitzea ekiditeko.