Aurtengo Frantziako Tourra besteak beste Durangotik ere pasatuko denez, domeka honetan jai txiki bat egingo dute Ezkurdin. Goizeko 10:30etatik 14:30etara bitartean Tour Eguna egingo dute bertan. Hainbat gune eta ekitaldi prestatu dituzte horretarako. Pumptrack edo trebezia lantzeko pista, ginkana, mekanika tailerra, mugikortasun karpa, bide segurtasun tailerra, Tourraren museoa eta Bizkaiko txirrindularitza federazioaren karpa egongo dira.
Horrez gainera, Durangaldeko txirrindularitza elkarteak 12 urtetik beherakoentzako bizikleta martxa antolatu dute. Martxak Ezkurditik irtengo du 11:00etan. Parte hartzaileek saria izango dute helmugan. Bestalde, 12:30etan, omenaldia egingo diete Durangaldeko txirrindularitza elkarteko kideei.
Bide mozketak
Tour Egunak errepide zirkulazioari eragingo dio. Udalak honako bide mozketa hauen berri jakinarazi du:
- Ezkurdi plaza zarratuta egongo da domekan, 7:30etatik 16:00etara.
- Taxiak Zumalakarregi etorbidearen ipiniko dituzte. Montevideo kaletik sartu beharko dute.
- Zumalakarregiko garajera joateko ere Montevideotik sartu beharko da.