Errotari elkarteak JAEDi emango dizkio perretxikoen liburuxkatik ateratako irabazi guztiak

Anboto 2023ko ots. 6a, 15:07

Mikologia elkarteak perretxiko eta onddoen katalogo berria kaleratu du. Argitalpena salgai dago jada, Dendak Bairen zati diren komertzioetan. Salmentatik irabazitako dirua JAED elkartera bideratuko dute. 

Urtero legez, Errotari mikologia elkarteak Durangoko perretxiko eta onddoen katalogoa kaleratu du. Aurtengo edizioa berezia da, argitalpena Dendak Baik esku hartzen duen komertzioetan salduko delako. Salmentetatik irabazitako etekinak JAED elkartera bideratuko dituzte. Alde horretatik, Estibaliz Zurikarai JAED elkarteko presidenteak eskerrak eman dizkie Errotariko kideei.

Argitalpenean, Durangoko lurretan topatu daitezkeen 50 perretxikoren inguruko informazioa batu dute. Perretxiko bakoitzaren fitxan, onddoa zein puntu zehatzetan topatu daitekeen dago ikusgai. Horrez gainera, ale bakoitzaren ezaugarriak ere azaltzen dira. Liburuxka salgai dago jada 10 euroren truke. Katalogo berria Durangoko Udalak finantzatu du. Juanan Bueno zinegotziak "eragileen eta elkarteen arteko lankidetza" nabarmendu du goiz honetako prentsaurrekoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!