Landakoko kiroldegietan azpikontrataturiko langileek mobilizazioak iragarri dituzte

Ekaitz Herrera 2023ko urt. 31a, 16:42
Langileek abenduan eginiko mobilizazioa.

ELA sindikatuak hainbat arrazoi eman ditu mobilizazioetarako. Batetik, zerbitzuak "murriztea" egotzi dio Durangoko Udalari. Bestetik, "lan baldintzak eta subrogazioa ez betetzea" leporatu die zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen diren hiru enpresa azpikontratatuei.

Urtarrilaren 19ra arte enpresa bakarra arduratu da kirol zerbitzua eskaintzeaz. Sedena enpresa. Baina lizitazio berria indarrean sartu denetik hiru dira Landakoko kiroldegietako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen diren enpresak. Athlon, BPXsport eta SportStudio. "Zatikatze" hori dela eta, langileeak eszenatoki berri baten daude. "Langile batzuk ez dira azpikontrataturiko enpresa berrietan subrogatuak izango; beste batzuri, zerbitzuaren murrizketak direla eta, lanaldia murriztuko diete, eta beste batzuei udaletxearen pleguetan markaturiko subroazio taula aplikatuko zaie", azaldu du ELA sindikatuak. "Lehendik ere konplikatua zen egoera are eta gehiago" okertuko da bere berbetan.

Egoeraren erantzule Durangoko Udala eta azpikontrataturiko hiru enpresak egin dituzte. Lehenengoari zerbitzua "murriztea" egotzi diote. ELAren berbetan, izurria baino lehen "astean 140,5 orduko kirol eskaintza" zegoen Landakon. Orain, baina, gutxiago, "astean 94 ordu" eskaintzen dira, "nahiz eta herritarren eskariak handia izaten jarraitu". Diotenez fitness gelan "murrizketak" egon dira eta gaur egun ez dago monitorerik "lehenengo orduan eta eguerdian". Bestalde, azpikontrataturiko hiru enpresei egotzi diote "lan-baldintzak eta subrogazioa ez errespetatzea". Horren aurrean, mobilizazioak egitera "behartuta" daudela iritzi dio ELAk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!