Durangoko Udalaren sistema informatikoa normaltasunera bueltatu da eraso zibernetikoa eta gero

Anboto 2023ko urt. 31a, 12:27

Eraso zibernetikoak Udaleko zerbitzari guztiak geldiarazi zituenetik hiru aste igaro direnean, udal arduradunek jakinarazi dute zerbitzu guztiak leheneratu dituztela. Tartean, Herritarren Arretarako Zerbitzuko baliabide guztiak.

Agintariek udaleko informatikarien lana eta kanpoko zibersegurtasun adituek eskainitako laguntza eskertu dute. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko hainbat udalen web orriak blokatu ditu, eraso zibernetiko saiakera bat geldiarazteko. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!