[AUDIOA] 'Fractal' singlea kaleratu du The Kraven taldeak

Anboto 2023ko urt. 31a, 06:00

Iazko ekainean itzuli zenetik kaleratu duten hirugarren abestia da. Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu dute abesti hau. 

2008an eten zuen bere ibilbidea The Kraven taldeak; iaz Abadiñoko Koba Live jaialdian kontzertua eskaini zuten, lehena hamalau urtean. Gaur egun Asier Duñabeitiak, Joseba Andoni Irigorasek, Unai Elorzak, Juan Miguel Abalek eta Erik del Arcok osatzen dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!