Gaur Argia Sariak banatu dituzte Usurbilgo Atxega Jauregian. Bertan, Unai Iturriaga saritu dute. Durangarrak Prentsako Argia Saria irabazi du. Iturriagak saria jaso duenean, sariagatik "oso pozik" dagoela aitortu du. "Poza sentitu dut. Oso bakarkako lana da tirak egitearena; prozesua oso gorabeheratsua izaten da, oso umore desberdinekin ibiltzen zara egunero. Eta beste aldean norbait dagoela jakitea eta estimatzen duela jakitea, ederra da", aitortu dio Leire Vargasi Iturriagak sariketaren ostean Argiako sare-sozialetarako egindako elkarrizketan.