Durangoko Udalak lizitaziora atera du hainbat eraikinetako teilatuetan eguzki plakak ipintzeko proiektua. Landako II kiroldegian ipiniko dituzte eguzki plakarik gehienak, 586. Eraikinaren teilatuan ipiniko dituzte, modu horretan kiroldegiko kontsumo energetikoaren %23 energia berriztagarriz hornitzeko. Landako Eskolan, berriz, beste 132 ipiniko dituzte. Ikastetxean kontsumitzen den energiaren %40 eguzki energiagaz hornituko dute. Azkenik, Ezkurdiko frontoian ipiniko dituztenak daude. 40 modulu instalatuko dituzte, frontoian kontsumitzen den energiaren %31 eguzki energiagaz hornitzeko. Lizitazioaren prezioa 288.576 eurokoa da. EVE Energiaren Euskal Erakundeak 232.000 euroko ekarpena egin dio kopuru horri.