Durangoko Udalak lizitaziora atera du Ezkurdiko txintxaunak berritzeko obra. Jolasgune berrituak 80 metro karratuko azalera hartuko du. Erdigunean zazpi metroko jolas-egitura berri bat ipiniko dute. Hainbat plataforma eta 3,5 metroko txirrista izango ditu. Horrez gain, segurtasun lurzoruaren zati bat desmuntatuko dute kautxuzko zoladura berri bat ipintzeko. Udalak 116.000 euroan lizitatuko du obra. Lanei udaberri hasieran ekin gura diete. Udalak adierazi du "lanean" jarraituko duela umeek "aisialdirako baliabideak izan ditzaten".