Andereak elkarteak beltzez jantzita egingo du hilabete honetako elkarretaratzea, Espainiako estatuan azken asteetan egondako hilketa matxistekiko dolua adierazteko. Elkarteak ohar bidez azaldu du abenduan 19 hilketa matxista egon zirela Espainian eta urtarril honetan beste 10 zenbatu direla. Abenduko hilketetako bati buruz diote biktima "prostituzioan ari zen emakume batena" izan zela. Horren harira, Prostituzio Sistemaren Lege Organiko Abolizionista (LOASP deiturikoa) "berehala" izapidetzea eskatu dute. "Gure ustez, laguntza psikologikoa, lan-orientazioa eta laguntza ekonomikoak emakumeei eskaintzen dizkien tresna hori da atxikita dituzten sare kriminaletatik askatzeko duten berme bakarra", azaldu dute. Andereak elkarteak kontzentrazioa egingo du eguen honetan, 18:30etan Andra Marin.