Marek del Valle durangarrak zilarrezko domina bi irabazi ditu Bilboko boxeo eta kickboxing openean

Anboto 2023ko urt. 23a, 13:34
Marek del Valle asteburuko openean.

Boxeoan lortu du domina bat eta kickboxingean bestea.

Marek del Valle Czuchra (Durango, 2002) oraintsu hasi da txapelketetan parte hartzen eta emaitza onak eskuratzen dabil. Iurretako Gerlari klubeko gazteak zilarrezko domina bi irabazi ditu asteburuan, Bilboko open batean. Boxean lortu dut bat eta kickboxingean bestea. 84 kilora arteko pisuan irabazi ditu dominak eta pisu horretara heltzeko astebetean 4¡lau-bost kilo galdu behar izan dituela adierazi du.

Martxoan Bilboko beste open batean aritzeko asmoa da eta, hitzordu horri begira, beste bost kilo galdu gura ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!