Eraso zibernetikoa guztiz konpondu barik dagoen arren, dokumentu batzuk kudeatzeko aukera zabalik dago HAZen

Anboto 2023ko urt. 23a, 14:50

Errolda agiria edo obra txikien lizentzia eskatzeko aukera zabalik dago berriro. Asteon normaltasun osoa berreskuratu gura du udalak.

Durangoko Udalak jakinarazi duenez, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak hainbat zerbitzu berreskuratu ditu eraso zibernetikoa jasan eta aste bira.  Obra txikien lizentziak edo errolda agiriak, adibidez, berriro ere eskuragarri daude HAZen. Udalak aste honetan bertan bueltatu gura du zerbitzua normaltasun osoz ematera. Era berean, udal teknikarien lana eskertu dute, "ziber erasoak bizilagunengan eragin txikiena izan dezan egiten ari diren lanagatik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!