DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek euren eskariak aurkeztu dizkiete Durangoko udal arduradunei

Anboto 2023ko urt. 23a, 10:09

Durangoko nerabeen ordezkaritza batek, herriko ikastexeetako ikasleez osatuta dagoen Gazte Foroak, udala bisitatu du.

Nerabeak Ima Garrastatxu alkatearekin eta Julián Ríos alkateordearekin batu dira euren kezka eta eskariak aurkezteko. Herrian dauden hutsuneak identifikatzeko hainbat proposamen egin dizkiete gazteek agintariei. Aurreko urteetan ere antzerako bilkurak egin dituzte bi aldeek. Duela hiru urte, adibidez, aurrekontu parte hartzaileetarako proposamenak egin zituzten. Iaz, Gaztegunerako proposamenak jaso zituzten. Agintariek "garrantzitsutzat" jo dute gazteen iritziak entzutea, horiek "Durango hobetzea" ahalbidetzen dutelako

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!