Kultur Mahai bat sortuko dute Platerueneko etorkizuneko dinamikak zehazteko

Anboto 2023ko urt. 20a, 10:35

Durangoko Udalak bilera bi antolatu ditu Mahai hori eratze aldera. Urtarrilaren 24an izango da lehenengoa, eta otsailaren 14an bigarrena. 18:00etan izango dira biak, Plateruenean bertan. Herriko elkarte, eragile eta norbanakoak deitu dituzte bertan parte hartzera. 

Plateruenak etorkizunean aterpetuko dituen dinamika kulturalak zehazte aldera, udalak Kultur Mahai espezifiko bat sortuko du. Mahai hori arduratuko da antzokiko eskaintza kulturala zehazteaz, eta Durangoko Udalak markaturiko kudeaketa eredu publiko-komunitarioa izango du oinarri. Hau guztia dela eta, Udalak herriko elkarteak eta norbanakoak deitu ditu Kultur Mahaia osatzeko bileretan parte hartzera. Asistentzia baieztatu egin beharko da udalak bere web orrian ipini duen inprimakia beteta. Iaz egindako diagnostikoaren arabera, Plateruena sorkuntzarako espazio, kultur-harrobi, euskaltzaleen topagune eta esperimentazio gune izatea gura du Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!