Atzo Euskadiko kros txapelketa lehiatu zuten Ortuellako zirkuitu lokaztuan. Gizonetan, Gontzal Murgoitio elorriarrak brontzezko domina irabazi zuen eta bere taldea, Durango Kirol Taldea (DKT), Euskadiko txapeldun geratu zen. Emakumeetan, Bilbao Santutxu taldeagaz aritu zen Gurutze Frades iurretarrak ere brontzezko domina eskuratu zuen.
Mailaz maila, eskualdeko taldeetako hainbat korrikalarik nabarmentzeko moduko lana egin zuten: 16 urtez azpikoan lehenengo sailkatu zen Laia Cariñanos (Bidezabal); 18 urtez azpikoan, lehenengo Axpe Aja (Bidezabal); 20 urtez azpikoan, hirugarren Izaro Aranburu (DKT); kros laburrean, bigarren Eider Muñoz (Bidezabal) eta lehenengo Amine Bougrine (DKT). Horrekin batera, Garazi Zuazua eta Wogen Hoyos hirugarren geratu ziren 23 urtez azpikoan eta Bidezabalek taldekako sailkapena irabazi zuen 16 urtez azpikoan Laia Cariñanos, Ixone Sanchez, Arene Pujana, Noa Sevilla eta Paule Hernandezen denborei esker.
Bidezabaleko 16 urtez azpiko taldea.