Sopresaz beteriko egitaraua osatu du Durangoko San Agustin Kulturguneak 25. urteurrena ospatzeko

Anboto 2023ko urt. 14a, 12:00
Dantza, antzerki eta umore dosi handiarekin, San Agustin kulturguneak hurrengo hilabeteetan hartuko dituen ikuskizunak aletu zituzten atzo ospatutako galan. Argazkia: Txelu Angoitia

Ohiko programaziotik harago, Jose Sacristan, Charo Lopez, Aitziber Garmendia, Rafael Álvarez ‘El Brujo' edo Vanessa Goikoetxea izango dira, besteak beste, San Agustin Kulturgunean. Atzo aretoan bertan egindako galan aurkeztu zuten 25. urteurrenerako prestatutako egitaraua.

1998an inauguratu ondoren, Durangoko San Agustin Kulturguneak 25 urte bete berri ditu. Hori ospatzeko sorpresaz beteriko egitaru "oparoa" prestatu dute datozen hilabeteetarako. Besteak beste, Jose Sacristan, Charo Lopez, Aitziber Garmendia, Rafael Álvarez ‘El Brujo' edo Vanessa Goikoetxea igongo dira San Agustin Kulturguneko oholtza gainera, aurten. Baita Ane Gabarain, Iñaki Salvador edota Ander Lipus bezalako aurpegi ezagunak ere.

Ildo horretan aretoko arduraduna denb Arantza Arrazolak argitu duenez, "Egoera normal batean,  formatu teknikoagatik eta aurrekontuagatik San Agustinen lekurik izango ez luketen hamar obra ekarriko ditugu. Orain, urteurren honen harira, hemen izango ditugu, gure etxeetatik pauso batera”.

Estatuko antzerki lan handiak iritsiko dira Durangora datozen hilabeteotan, "antzerkizale guztien gozamenerako", nabarmendu dutenez, San Agustin Kulturguneko arduradunek gaineratu dutenez. Teatro In Vilo konpainiaren Man Up ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, Centro Dramático Nacional delakoarekin batera ekoitzitako ikuskizuna. Eta, Jose Sacristan aktoreak Señora de rojo con fondo gris obra aurkeztuko du. Adolfo Fernandez aktoreak El Nadador de aguas abiertas antzezlana ekarriko du Durangora, eta Rafael Álvarez 'El Brujo'k Comico ikuskizuna. Vanessa Goikoetxea soprano durangarra ere izango da San Agustin kulturgunean, 25. urteurren honetarako kontzertu esklusiboa eskaintzeko.

'Bizarrak 2.0' eta 'Anonyme Popular'

Aipatutako antzezlanekin batera, lehen seihileko honetan ikuskizun handiak hartuko ditu San Agustin Kulturguneak. Hartara, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia, Ane Gabarain eta Itziar Atienzaren Bizarrak 2.0,  Ados Teatroaren Muchos amigos negros, eta K Produkzioak konpainiaren  El Nadador de Aguas Abiertas antzezlanekin disfrutatzeko aukera izango dute antzerkizaleek. Era berean,  Igor Elortza durangarrak eta Rafa Rueda musikariak Anonyme Popular bertso-musika ikuskizuna aurkeztuko dute San Agustin Kulturgunean. 

“Kulturaren topagune eder honen 25 urteetan 1.000 konpainia profesional eta 175.000 ikusle baino gehiago igaro gara hemendik. Zifra disdiratsu horien atzean istorio asko daude, hemen gozatu ahal izan ditugunak adina. Eta, azken finean, horixe da San Agustinen helburua: arte eszenikoen eta kulturaren balioen bidez istorioak transmititzeko topagunea izatea. Hori eta maitasuna, maitasun handia,” adierazi dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak.

Bestalde, Aste Santuan ospatuko den Tontolapiko Egunean nazioarteko kale antzerki konpainiarik ezagunetarikoa den Los Galindos konpainia hurbillduko da Durangora. Eta, Noxtralamus taldearen aireko akrobazia erakustaldi ikusgarriak emango dio hasiera Uda Giro programazioaru. Musika Hamabostaldian Sant Andreu Jazz Band talde handiak parte hartuko du.

25. URTEURRENEKO PROGRAMAZIO BEREZIA:

  • Otsailaren 11n | Man Up – In Vilo Antzoki
  • Otsailaren 26an | Go! azen 9.0 – Glu Glu
  • Martxoak 5 | Bizarrak 2.0 - Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Itziar Atienza, Getari Etxegarai
  • Apirilak 7 | Muertos de Risa – Los Galindos
  • Apirilak 29 | Andre gorria hondo grisarekin – José Sacristán
  • Maiatzaren 13an | Ur irekien igerilaria - Adolfo Fernández
  • Ekainak 24 | Hegazkingileak – Noxtralamus
  • Irailaren 23an | Migratzaileak – Aukeran Danzan
  • Urriaren 7an | Vanessa Goikoetxea – 25. urteurreneko kontzertu bereziak
  • Azaroaren 4a | Bertsoa – Charo López
  • Azaroaren 11n | Sant Andreu Jazz Band
  • Abenduak 17 | Komikoa - Rafael Álvarez El Brujo '

Sarrerak  urtarrilak 17an, 10:00etan, jarriko dituzte salgai, zentro eszenikoko ohiko salmenta-kanal guztietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!