Aurreko bi saioen arrakasta errepikatzeko helburua du Euskal Herrian Euskarazek hirugarren saio honetarako; oraingoan ere bakarrizketak eta bideo laburrak egongo dira ikusgai. "Aurreko bi edizioetan sortu den giro bikaina errepikatzeko asmoarekin ari gara antolaketa lanetan eta espero dugu aurrekoetan bezala San Agustin lepo betetzea. Mundiala izango da!", azaldu dute ohar baten bidez.