Durangoko Udalak "jatorri ezezaguneko" eraso zibernetiko bat jasan du azken orduetan. Halaxe jakinarazi dute udal arduradunek ohar batean. Udaleko Informatika arloa zein zibersegurtasuneko aditu ezberdinak sistemen segurtasuna aztertzen ari direla azaldu eta horretan dabiltzan bitartean udaleko zenbait zerbitzu (HAZ-SAC-ek, adibidez) mugatuta egon daitezkeela abisatu dute. Azkenik, eraso hori autoritateen nahiz Zentru Kriptologiko Nazionalaren (CNN) ezagutzapean jarri dutela adierazi dute.