Oier Ariznabarretak eta Gurutze Fradesek Bizkaiko Cross-Country txapelketa irabazi dute

Anboto 2023ko urt. 9a, 09:11

Oier Ariznabarreta —ezkerrean— eta Gurutze Frades podiumean.

Gizonetan David Rua ere podiumera igo da, hirugarren tokian.

Atzo Bizkaiko Cross-Country txapelketa lehiatu zuten Ortuellan. Gizonetan, Durango Kirol Taldeko (DKT) Oier Ariznabarreta durangarra geratu zen txapeldun eta emakumeetan Bilbao-Santutxu taldeagaz aritu zen Gurutze Frades iurretarra. Gizonetan, DKTko David Rua elorriarrak hirugarren postua eskuratu zuen.

DKTk taldekako sailkapena ere irabazi zuen gizonetan Ahmed Ouslimane, Oier Ariznabarreta, David Rua eta Asier Agirreren denborei esker. Emakumeetan bigarren geratu zen DKT Nuria Etxegarai, Garazi Sampedro —seigarren eta zazpigarren hurrenez hurren— Eneritz Alkorta eta Izaro Egibarren denborei esker.

DKTren taldea podiumaren gorenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!